XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer muta?- Zer oihal? Zer eskutako oihal?.

Zibila. - Azaleko alderat erdiratua den zura.

Zifraña saldan egosizko iriña. (Santa-Graziako hizkuntza).

Zikhotz. - Zuhamu barnez erdiratua.

Ziphûrtzia. - Nekhatuaren bidez, itchuraren galtzia.

Zitzikatu. - Haragikiz bethe.

Zokhidura - Belharki metan utzien berodura.

Zolata. - Zaphatadura.

Zorkhan - Saldu zorretan, eskuratzeko itchura gutitan.

Zotheña - Chothiña. (Ikus Koroka).

Zûrphoa - Ongarri metatua.

Zûrrûmpia. - Charrampiña.

Zûskeia. - Huntz hosto edo chira zaiñ edo zangoa.

HITZ-ONDOKOA

J.Bte Althabe, bilzar-lagun zenak, hitz ahalaz garbi horiek gure bilkhurarat hel-araziz, Euskal-mintzairari egin dioen laguntzaz bertzalde, bazituen lehenagodanik bi liburutto euskaraz argitaratuak: bata 1900 garrenean, Ciberouco botanika edo lantharen jakitatia, eta bertzea,1904 garrenean, Houn-kaillu berrien enthelegia Ciberouko laborarier.

Bi liburutto horietan ere, Hiztegiak ez dituen hitzak altchatzeko balaitezke, eta gure bilzar-lagun goretsiari esker, Hiztegiaz artha dutenek, hortik errechki bil detzakete. J.Bte ALTHABE zenak bada, urhaspide horiek guzien bidez, Bilzar-lagun guzieri irakaspen ohartgarri bat ematen daroku: zerik eta, batbederak behar ditugula, arrozterat emanak diren euskal-hitz garbiak bildu eta bilkhurarat ekharri.

Aithortzeko balimbadugu ezen, Don RESURRECCION-MARIA AZKUE-koak, Euskal-Herri guzirat agertuz eta euskal-herri guzietako hitzak ahalaz bilduz, lan bat egin duela, orai artean bertze bakhar batek ere egin duen baino gehiagokoa, ez da gutiago egia, euskal-hitzen erdiak ez bada, heren bat gutienetik ezin eskuratu dituela.

Lohaken bada gutarik batbedera, bere ingurumeneko hargin, zurgin, okhin, harakin, harotz, eta zapatagin, bai eta lur langile, larru aphaintzale, artzain, ihiztari, arrantzale eta salerostunetarat, galde letzoketen eta bakhotchari bere urhaspidetako gauzen izenak, arte laburrez harrituak gindaudeske, ikusiz zembat hitz lagozken altchatu beharrak.